XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Posta-idazguek ere arduralaritza-Erakunde edo idazguentzako eske-idazki edo bestelako idazkiak onartuko dituzte, itxi gabeko estalkiaren barruan aurkeztu daitezenaren baldintzapean, Posta-Lanariak posta-egiaztapena egin baino lehen eguna eta ikurratza jarri diezaien, eta halaber Espainiako erresumaren ordaritza ere konsul-etxeek ere, atzerrian bizi direnentzat.

1.2. Behin-betiko zerrenda.

Zatian esandakoaren ondorioz gerta daitezkeen zuzenketa-eskeak ikusi ondoren, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sail honek behin-behingo zerrenda aldatu, eta egindako lantoki-aldaketa doakienek, edo zuzenketaren gai izan diren lantokiak aipatzen ez zirelako lehiaketarako aurkeztu gabe gelditutakoek lantoki-eskeak egin ditzaten beste hamabost lan-eguneko epe berri bat jarri ahal izango du.

2. LEHIATZAILEAK
2.1. Borondatezkoak.

Esandako Saileko karrerako herrilanari izan eta honako egoera hauetakoren baten egon daitezenek eskuhartu ahal izango dute borondatez lehiaketa honetan: a) Behin-betiko lantoki-izendapenezko iharduneango zerbitzuangoak, edo behin-betiko izendapena euki eta Eusko Jaurlaritza honi edo Generalitateari eskuratutakoa izatearen ondoriozko lan-tokiez gaindikakoak.

b) Lan-tokiez gaindikakoak.

c) Borondatezko lan-utzialdian daudenak, dei hau argitaratu dedin egunean egoera horretan urtebetetik gora egon izanaren baldintzapean; lehiatzaile hoietatik, hala ere, lehiaketan nahitaez eskuhartu beharrekoei eman dakizkien lantokiez gainetikoak hainbat baizik ez dira birlaneratuko.

2.2. Nahitaezkoak.

Honako hauek eskuhartu beharko dute nahitaez, lehiaketa honetarako iragarritako Lan-toki huts guztiak eta horren ondoriozkoak eskatu behar dituztela, eta bai Catalunyako Generalitatearen lehiaketan iragarritako guztiak eta horren ondoriozkoak ere: Borondatezko lan-utzialdian zeudela iharduneango zerbitzura itzultzeko eskea egin eta nahitaezko itxaronaldian edo behin-behingorako izendapenarekin egon daitezenek; lan-tokiez gaindikako egoeraren aldarrikapenaren zio izandako lan-bidea edo zerbitzuak bukatutakoak, eta gaizkintzagatikako epairen baten edo zentzapide-zigorren baten ondorioz jarritako sendetsitako geldialdia bete dutenek, eta bai dei hau argitaratu dedin egunean hasi eta hurrengo larogeita hamar egutegi-egunen barruan bete dezatenek ere.

Halaber, 1979garreneko Ekainaren 13ko Aginduz (Abenduaren 21eko Boletín Oficial del Estado) hoietarako deia egindako baztertze-indarreko saioak gainditutakoak ere nahitaezko lehiatzaile izango dira, hoiek eskuhartzea lehen esandako dei horretako 9garren oinarri-arauak dionaren baldintzapean gelditzen dela.

Lehiatzaile hoiek borondatezko lan-utzialdian sartuko dira, berri-berritangoak salbu hoiei, lantoki guztiak eta ondoriozkoak eskatu beharra betetzen ez badute, nahitaezko lantoki-izendapena egingo bait-zaie.